XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(Untxia saltoka dabil, azenarioa eskuan duela.)

(Modu ulergaitzez hitz egingo du, azkar eta ozen, hitz totelka.)

UNTXIA.- E,e,e, altokietoparau.

Lagunak ditugu gaur hemen. Jejejejeje! Kaixoegunonzermoduz.

Presakanabil. Jejejejeje! Sugea atzetik datorkit.

Jejejejeje. Sugea ni hipnotizatu nahian dabil berarekin dantza egin dezadan.

Jejejejeje! Eskapoeskapoeskapo! Jejejejeje!

(Hormairuditik ateratzean musika arabiarra.)

(Hipnotismoaren bidez Untxia bere dantza-bikotea izaten saituko da.)

(Azken bikote honen harrapaketa, jazarpena baino dantza izanen da.)

(Aurpegiak aurrez aurre dituztela, Untxiak Sugearen mugimendu sinuosoak aldiberean imitatuko ditu, guztiz sinkronizatuta.)

(Erabat hipnotizatuta duelakoan, Sugeak, begiak kliskatuz, esanen du.)

SUGEA.- Untxia, zergatik ez duzun nirekin dantza egiten? Bat, bi. Bat eta bi. Horrela.

Oso erritmo biziko animalia zara, eta nik behar dut beste dantzari bat, bikoteka dantzateko.

Hip-hip-hipnotizatua. Hip-hip-hipnotizatua. Hip-hip...

UNTXIA.-...Hurra! Jejejejeje! Hip-hip-hurra! Hip-hip-hurra!

(Eta ihesari emanen dio berriro, egoera hau bi aldiz gehiago errepikatuz.)

(Hirugarrenean, Hontzak ispilu bat emanen dio Untxiari eta honek erabiliko du Sugeak, begiak ispiluan isladaturik, bere burua hipnotiza dezan.)

(Bikotea, aurrekoen erara geldi geldirik geratuko da.)

HONTZA.- Bukatu da. Hauek dira, besteak beste, gure lurraldeetan, sabana eta oihanean bizi diren animaliak.

Jakina, beste asko badaudela, hala nola, gazelak, jirafak... beste hori, zera... nola du izena?... (Gogora ekarri nahian) zera... baietz zuek jakin gurekin bizi diren beste animalien izenak (Haurren laguntzaz)

Hori da, pantera. Lehoia ere bai.

Elefanteak, gorilak, hipopotamoak.

Ederki! Hemen bizi garenon zerrenda oso osorik esan duzue.

Ene ustez ez da inor falta.

(Tarzan-en oihu klasikoak entzunen dira.)

(Urrutian hasieran, gero eta hurbilago segidan.)

(Animaliak geldialditik atera eta eskuak burura eramanez, postura horretan geldituko dira, guztiok batera, hitzak erremarkatuz.)